XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Egoera hitzen bitartez gainditzea erraza dela dioen Mefistoren satira hura bururatu ere egingo zitzaion, alemaniar batek inoiz ahaztuko ez duen huraxe, alegia.

Eta beste hau ere badio: Aztikeria moduko bat da hau, zuek hitz egin eta putz egin baino ez duzue egiten, eta bere oinazeak desagertu egiten dira.

Horrelaxe litzateke, aztikeria bat baino ez, baldin eta emaitzak azkarragoak izango balira.

Azkartasuna da aztikeriaren ezaugarrietako bat; zera esan ahalko litzateke: arrakastaren bat-batekotasuna.

Tratamendu analitikoak, ordea, hilabeteak eta urteak ere eskatzen ditu; bere harrigarritasuna galduko luke holako aztikeria luze batek.

Guk, gainera, ez dugu hitza gutxietsi nahi.

Ahalmen handiko baliabidea da: elkarri gure sentipenen berri emateko bitertekaria da, eta gure eragina besteengan gauzarazteko baliabidea.

On harrigarriak ekar ditzake hitzak, baita zauri mingarriak eragin ere.

Egia da: ekintzak ziren hasieran, eta geroago iritsi zen hitza; baina, ikuspegi ugaritatik begiratuz, kultur aurrerapen bat suposatu zuen ekintzak hitzen bitartez gozatu izanak.

Hitza, hasiera hartan, azti bat zen, gertakari harrigarri bat, eta bere indar zahar hartatik asko gordetzen du oraindik ere.

Zera dio epaile inpartzialak: Suposa dezagun tratamendu analitikoa ulertzeko ni bezain gaizki prestaturik dagoela gaixoa, nola sinestaraziko diozu bere oinazeetatik askatu beharko lukeen hitzaren edo elkarrizketaren indar harrigarrian?.

Egia da prestakuntza bat ezinbesteko du, eta oso bide erraza aurkitu ohi da horretarako.

Zera eskatzen zaio, erabat irekia izan dadila analitikariarekin, eta burura datorkionetik ezertxo ere ez ezkutatzeko, eta azkenik hainbat oroitzapen eta gogoeta ez adierazteko sumatzen dituen ihespide-nahi guztiak saihesteko erabat.

Gizaki orok daki beste kideei gogo gutxiz adieraziko lizkiekeen gauzak daramatzala bere barnean, edo inolaz ere adieraziko ez lizkiekeenak.